Seed Capital Bizkaia Mikro-k lurraldeko ETE-ei zuzendutako finantzaketa-programa berri bat jarri du martxan, enpresen merkataritza, ekoizpen eta antolakuntza-jarduerei lotutako inbertsio eta gastuei aurre egiteko.
25.000 euro arteko maileguak honako enpresei zuzenduta daude:
- Esparru teknologikoko startup-ak, 5 urte arteko antzinatasunekoak.
- Industria sektoreko mikroenpresak, industriari lotutako zerbitzuak eta zerbitzu aurreratuak (ikus CNAE eranskina).
- Giza-inpaktua duten mikroenpresak.
Mikrokreditu horiei aplikatzen zaizkien baldintzak oso onuragarriak dira enpresentzat, ez baitute gasturik edo komisiorik suposatzen, ezta abal edo berme pertsonalik eskatzen ere. Interes-tasa %2,5ekoa da.
Seed Capital Bizkaia Mikro
Sortu zenetik, 2014. urtean, eta 2020. urtean garatu zen Bizkaia Aurrera! Mikrokredituak programaren eskutik gauzatu ziren laguntza bereziak kontutan hartuz, Seed Capital Bizkaia Mikro-k ia 1.000 enpresa bizkaitar lagundu ditu; 13 milioi euro baino gehiago inbertitu ditelarik enpresa horietan.
Programa berri honek Seed Capital Bizkaia Mikro-ren konpromezua berresten du Bizkaiko enpresa-ehuna garatu, sustatu eta dinamizatzeko.