MicroEurope sozietatearen sorrera gauzatu da Bilbon, Europa mailan mikrofinantza kudeaketan erreferente izan nahi duen erakundea.
MicroEurope, Europako testuinguruan mikrofinantza arloan esperientzia handia duten 8 profesionalez osaturiko talde batek sustatu du, eta haiekin batera, aingura-inbertitzaile gisa diharduten 3 erakundek, sektorean erreferentziazkoak direnak gainera: Giampietro Pizzo, Andrea Limone, Maria Doiciu, Katia Raguzzoni, Fabio Malanchini, Svetlana Roganovic, Klaas Molennar, Elqin Groenevelt, Phitrust, Banca Popolare Etica eta Seed Capital Bizkaia.
MicroEurope-k inbertitzaile sozialei mikrofinantzen esparruan lan egiteko modu berri bat eskaini nahi die, ikuspegi sozial batetik abiatuta, pertsonetara bideratuta dagoena eta bokazio inklusibo argia duena.
Mikrofinantza erakundeek etorkizun hurbilean hedapenaren erronka daukate, ohiko finantza-sistemak baztertzen dituen pertsonentzat egiazko gizarteratze tresna batean bihurtu daitezen.
Ingurugiro horretan, MicroEurope-k finantza-laguntza eta laguntza teknikoa eskaintzen die finantza-zerbitzuen hornitzaileei, mikrofinantza kudeaketan hazteko eta hedatzeko estrategiak garatu ditzaten, zeinetan gizarte-inpaktuak eta ingurumen-inpaktuak, gobernantzak eta sareen eraikuntzak protagonismo berezia hartzen duten.
MicroEurope-k Bilbon izango du bere egoitza soziala eta Seed Capital Bizkaia arduratuko da haren idazkaritza teknikoaz. MicroEurope-ko lehendakaritza Giampietro Pizzo-k hartuko du eta Andrea Limone izango da zuzendari nagusia.
MicroEurope, inklusiorako inbertsioa.